Hiri Gorrian
ARTILEZKO HODEIAK
'Artilea oso isolatzaile ona da, hotzetik zein berotik babesten du'
Alain Flores eta Adriana Ojer-ek artilearen erabilera berreskuratzeko asmoz, Artilezko Hodeiak izeneko proiektua jarri dute martxan duela 3 urte. Tailerra, aurki, Ziordiara lekualdatuko dute.
-
Alain Flores, Artilezko Hodeiak.
16:11 min
Alain Flores eta Adriana Ojer-ek artilearen erabilera berreskuratzeko asmoz, Artilezko Hodeiak izeneko proiektua jarri dute martxan duela 3 urte. Tailerra, aurki, Ziordiara lekualdatuko dute. Alain Floresek nabarmendu du artilea oso isolatzaile ona dela, hotzetik zein berotik babesteko. Galtzerdiak, belakiak, etxeko zapatilak, plantilak, gerrikoak, lanparak, baserritar trajerako txalekoak eta abar...egiten dituzte.
Artilea baserritarrei erosi; eta, lehenik, Frantziako Auvernia herrira eramaten dute hango garbitegi batean garbitzeko; ondoren, Saran "kardatzen" diete artilea; eta, gero, eurak tailerrean iruten dute. Azokaz azoka ibiltzen dira.