Hiri Gorrian
Nikolas Zeberio
Nikolas Zeberio, lan eta bizi Ordiziako Jakintza Ikastolan
Ordiziako Jakintza Ikastolako atezaina da Nikolas Zeberio, 1992. urtetik. Udaleko langilea da, baina ikastetxean bertan du etxea, eta bertan egiten du lan.
-
Ordiziako Jakintza Ikastolako atezaina da Nikolas Zeberio, 1992. urtetik.
24:12 min
Ordiziako Jakintza ikastolaren eraikinean bizi da Nikolas Zeberio; ikastetxeko atezaina da. Udaleko langilea da, eta eraikina zaintzeaz eta mantentzeaz arduratzen da. Ia hiru hamarkada daramatza lan horretan. Uste du bera izango dela ikastetxean bertan biziko den azken atezaina, eta erreleboa hartzen duena ez dela eskolan biziko.
700 ikasle eta 50 langile ditu Ordiziako Jakintza Ikastolak, eta lau solairutan 40 ikasgela baino gehiago daude; horiek mantentzea da Zeberioren ardura, nahiz eta uste duen mantentze lanei ez zaiela "behar besteko garrantzia ematean". Lanean hasi zenean frontoirik ez zen Jakintzan, eta hori da ikastolako guraso moduan "lortu" duen helburuetako bat: "Frontoirik ez zegoen lehen, eta gerora, frontoi horretan arituta jarraitu zuten kirolean Iker Irribarria buruz-buruko pilota txapeldunak eta Ane Mintegi tenislariak".