Hiri Gorrian
TABAKOA ETA PURUAK
Portalondo: 101 urtera osasuntsu heldu den Hernaniko estankoa
Arantxa Landaribar Zubillagak Hernaniko Portalondo estankoko ateak zabaldu dizkigu eta 101 urtetan bizitako hamaika sekretu eta anekdota kontatu dizkigu.
-
Arantxa Landaribar Zubillaga, Hernaniko Portalondo estankoko arduraduna.
13:01 min
Hernaniko Portalondo estankoak 1918an zabaldu zituen ateak, Kardaberaz kaleko 46garren zenbakian. Erdi aroko eraikinean dago saltokia, harrizko horma zabalak dituen etxean; garai bateko herrirako sarrera zegoen ate edo portalaren ondoan dago Portalondo estankoa.
Arantxa Landaribar Zubillagak ateak zabaldu dizkigu eta puroen cava, joko eta loterien kaxeta, petakak eta pipak gordetzen dituzten bitrinak eta papertegia erakutsi dizkigu. 101 urte bete ditu aurten Portalondok eta ongi baino hobeto jakin du garai berrietara egokitzen.