Itxi

Hiri Gorrian

Bihotza Uberuaga

'Bederatzi lagun bizi ginen, bi logelatan'

Atzerriko herrialderen batera bidaia egiteko ohitura berreskuratu dugu irrati urte berrian. Kasu honetan, Sidney ezagutu dugu, Bihotza Uberuaga gernikarraren eskutik.

  • Bihotza Uberuaga

    Bihotza Uberuaga

    20:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kazetaritza ikasketak bukatuta, Bihotza Uberuaga gernikarra ingelesa ikastera joan zen Sidneyra, sei hilabeterako. Hiria gustatu, eta beste sei hilabetez luzatu du egonaldia. Hasiera ez zen erraza izan, azaldu digu, “lana lortzea ez dela dioten bezain samurra”.

Bederatzi egun eman zituen ostatu batean, etxe bila, eta bederatzi laguneko etxe batean sartu zen. Beste bost lagunekin partekatzen zuen bere logela, eta bestean, lauk egiten zuten lo. “Niretzako bakarrik zen logela edukitzeko, hilabetean 800 euro ordaintzera iritsi naiz”. Gaur egun, Kolonbiako lagun batekin bizi da, New Town auzoan. Supermerkatu batean lan egiten du, Marketing eta Komunikazioko diplomatura egiten duen bitartean. Gernikara itzultzeko asmoa du, baina oraindik ez, Sidneyn bere tokia topatu baitu. “Mundu guztia kanpotarra da hiri honetan, kultura aniztasuna ikaragarria da, denetariko jendea dago eta hori oso interesgarria da”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gernika-Lumo
  • Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.