Hiri Gorrian
Mikel Aldekogarai
'Graffitigile domingeroa deitzen naute batzuek'
Mikel Aldekogarai Gautegiz Arteagako graffitigilea ezagutu dugu. Duela 14 urte hasi zen graffitiak egiten eta bigarren urtez jarraian antolatu du, arrakasta handiz, Ibilaldia of Styles jaialdia.
-
Mikel Aldekogarai
19:55 min
Gautegiz Arteagako Mikel Aldekogarai graffitigilea jaso dugu 'Hiri Gorrian'. Duela 14 urte hasi zen graffitiak egiten, Fito Cabralesek aurkeztu zion Sicario izeneko rapzale baten bitartez. Aurten, bigarren urtez, Ibilaldia of Styles jaialdia antolatu du. Lehenengo edizioan horma publiko eta pribatu gutxi batzuk margoztu zituzten, baina emaitza ikusita, jendea hurbildu zaie aurtengoan euren hormak eskaintzeko. Estatu osotik etorritako artistak batu ditu jaialdiak, guztira 35 graffitigile izan dira Gautegiz Arteagan.