Itxi

Hiri Gorrian

Jon Badiola

'Gaur egun, ordenagailu batekin disko oso bat grabatu dezakezu'

Jon Badiola soinu teknikari ondarroarrak "North Waves Sound" estudioa ezarri du bere Bartzelonako etxeko gela batean. Bertan grabatu du, besteak beste, Keu Agirretxearen kanta berria.

  • Jon Badiola, Bartzelonan bizi den soinu teknikaria

    Jon Badiola, Bartzelonan bizi den soinu teknikaria

    16:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jon Badiola ondarroarrak "North Waves Sound" estudioa ezarri du bere Bartzelonako etxeko gela batean eta bertan, ordenagailu baten eta bozgorailu batzuen laguntzaz egiten ditu proiektuak. Azkena, Keu Agirretxearen kanta berria, baina beste hainbat euskal musika talderekin ere aritu izan da eta youtuberrentzako lanak ere egin izan ditu.

Trataturiko eta trataturik gabeko audioen arteko ezberdintasunak erakutsi dizkigu eta bere lanaren egunerokoaz hitz egin digu. Izan ere, "North Waves Sound" bere estudioan lan egiteaz gain, Bartzelonako Razzmatazz aretoko soinu teknikaria ere bada.