Itxi

Hiri Gorrian

Ximon Agirre

Ximon Agirre, modako kartelgilea

Ximon Agirre artista hernaniarrak egin du Toribio Rock jaialdiko kartela, Lukiek taldearen disko-azala edo Kaskezur eta Lukiek taldeen disko berrien aurkezpen kontzertuen kartela ere.

  • Ximon Agirre

    Ximon Agirre

    12:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hernaniarra da izatez Ximon Agirre baina Bilbon bizi da, eta azkenaldian berak egindako lanek atentzioa piztu dute jende askorengan. Kaskezur eta Lukiek taldeek beraien disko berriak aurkezteko egin zuten kontzertuko kartela esaterako, edo Eibarko Ez Dok-ekoek antolatutako Toribio Rock jaialdirako egin zuena, Lukiek taldearen diskoaren azala eta barruko liburuxka... modu horretan ezagutu dugu Ximon Agirre gaztea. Baina badakigu abenduan Getxoarten izango dela, eta lan kolektiboetan ere parte hartu izan duela.