Itxi

Hiri Gorrian

kirolaren arkitektura

'Indianara joan eta bertako hedabideek elkarrizketatu naute!'

Arkitektura zaletasunak eraman du Jabi Puertas Indianara. Oraingoan estatu horretako saski baloi zelai historikoak bisitatzera joan da eta bertako hedabideetan agertu da.

  • jabi puertas

    jabi puertas

    16:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hain egin zaie deigarria atzerriko lagun batek zer eta saski baloi zelaiak bisitatzera joan izana, Indianako hedabideek ezagutu nahi izan dutela Jabi Puertasen historia. Guri ere kontatu digu: Jabi Industri Ondarea eta Herri Lanetako Euskal Elkarteko presidentea da eta baita saski baloi zalea oso gaztetatik. Bi zaletasunak batu eta urteko oporradia, familiarekin batera, Estatu Batuetako Indianara egin du behin batean pelikula batean ikusi zuen saski baloi zelaia bisitatzeko asmoz. Amets bat bete duela esan digu, izan ere, egin ziren lehen saski baloi zelai mitikoak bisitatzeaz gain, Hoosiers pelikulakoa ere ezagutzeko aukera izan du eta baita, pelikulako zuzendaria ere!