Itxi

Hiri Gorrian

Calmada artisau moda

Ana Orozko: 'Nire arropan denok kabitzen gara'

Neurri bako jantziak sortzen ditu Eibarko diseinatzaileak, kalitate handiko oihalak erabiliz

  • Ana Orozko

    Ana Orozko

    17:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bere diseinuak han eta hemen saltzen ditu, baita internetez ere, Ana Orozkok. Calmada markarekin sinatzen ditu bere arropak, eta irratira ere ekarri ditu. Arropa neurri bakoa egiten du. "Kabitzen gara denok", dio Anak. Praka zabalak, soineko nasaiak, eta oihal oso bereziak: luxuzko diseinatzaileen garai bateko oihalak edo Japoniako artista baten akuarelak dauzkatenak. Oso zaila da horrelako kalitatea duten oihalak aurkitzea, dioenez, baina bera horretan saiatzen da: ahalik eta kalitaterik handiena duten oihalak aurkitzen, baita oporretan doanean ere. Arte Ederrak ikasitakoa, artisau modan dihardu lanean oso gaztetatik: osagarriak, ezkongaientzako buruko apaingarriak... Calmada markarekin, boltsak egiten hasi zen lehenengo. 2016an ekin zion arropa diseinatzeari. Poliki-poliki, berak buruan zuen jantzi hori errealitate bihurtu arte. Nara, Naomi... jantzi bakoitzak izena dauka. Lau gorpuzkera oso desberdin dituzten lagunei probarazten dizkie beti berak sortutako arropak: argala, txikia, lodia, altua... eta baita bere 72 urteko izebari ere! Zentzu honetan, berak sortzen duen modari buruz zera dio Eibarko diseinatzaileak:"Erreala da". Materialak ere bai: zeta, lihoa, kotoia eta artilea erabiltzen ditu. Entzun hemen elkarrizketa osorik!