Itxi

Hiri Gorrian

Pikuak webseriea

'Pikuak': Abenduan iritsiko zaigun webserie berria

Abenduaren 7an estreinatuko da Pikuak webseriea Durangoko Azokaren Irudienea espazioan. Maddi Castro, zuzendaria, eta Amaia Ruiz de Galarreta eta Miren Nogales, aktoreak, izan dira 'Hiri Gorrian'.

  • Maddi Castro, Amaia Ruiz de Galarreta eta Miren Nogales, Pikuak webserieko zuzendari eta aktoreak.

    Maddi Castro, Amaia Ruiz de Galarreta eta Miren Nogales, Pikuak webserieko zuzendari eta aktoreak.

    25:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Abenduaren 7an estreinatuko da 'Pikuak' webserie berria Durangoko Azokan. Porno feminista egin nahiko duten hiru lagunen arteko harremana izango da websail umoretsu honen ardatz nagusia. Zuzendari lanetan aritu den Maddi Castro, eta Amaia Ruiz de Galarreta eta Miren Nogales aktoreak etorri zaizkigu proiektuaren xehetasun gehiago ematera.

'Pikuak' webserieko protagonistez gain, Javi Rivero Tolosako Ama jatetxeko bazkide eta sukaldariak 'Tupinanboa' zer den azaldu digu.