Itxi

Hiri Gorrian

Gehi zazpi taldea

'Gehi Zazpi taldean bederatzi biolontxelo-jotzaile gara'

Musika estilo guztietako melodia eta kantak bertsionatzen ditu Durangoko musika taldeak, beti ere, biolontxeloa protagonista nagusitzat hartuta.

  • Gehi zazpi biolontxelo taldea

    'Gehi zazpi' taldeko Irati Ortubia, Aitziber Elizaran eta Selma Youssoufi

    21:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Durangoko Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionaleko eta Musika Eskolako bederatzi ikaslek osatzen dute gaur egun 2010ean Irati Ortubia irakaslearen zuzendaritzapean sortu zen Gehi zazpi taldea.

Mota guztietako obra eta melodiak aurkezten ditu biolontxeloak protagonismo guztia hartzen duen talde honek. Besteak beste, Metallica, Gatibu edo Fito & Fitipaldis-en kanten bertsioak jotzen dituzte.

Taldearen sortzailea, Irati Ortubia, eta gaur egun taldeko kide diren Aitziber Elizaran eta Selma Youssoufi izan dira 'Hiri Gorrian'.