Itxi

Hiri Gorrian

Abenduaren 13n

'Hiri Gorrian' saioaren agur-festa, ostiral honetan Bilbon

Gure bidea amaitzeko, agur-saio berezia eta festa egingo ditugu ostiralean, abenduak 13, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan. Saioa streamingez emango dugu eitb.eus-en.

  • Amaia Artetxe eta Lander Eizagirre

    Amaia Artetxe eta Lander Eizagirre

Sei denboraldiren ostean, 'Hiri Gorrian' saioaren bidea amaituko dugu, eta, amaitu aurretik, festa giroko saio bat eskaini nahi dugu. Ostiral honetan, abenduak 13, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretotik egingo dugu programa ohiko ordutegian, 16:00etatik 18:00etara.

Lander Eizagirrek eta Amaia Artetxek gidatuta, Afrika Bibang kantariak hainbat kanta abestuko ditu zuzenean, jolas egingo dugu eta saioak izan dituen gidari guztiak eta kolaboratzaile ugari izango ditugu bertan. Guztia streamingez emango dugu eitb.eus-en.

18:00etatik 20:00etara, gonbidatu guztiekin festa izango dugu, Urgatz taldeko Josu Urkidi Witxita DJak eta Etxekalte taldearen emanaldi akustikoak girotuta.

Euskadi Irratiko arratsaldeak, itxura berrituta

‘Hiri Gorrian’ saioak hartu ditu Euskadi Irratiko arratsaldeen zati handi bat azken 6 irrati-urteetan, eta, 2020tik aurrera, bazkalosteko programazioa goitik behera aldatuko dugu. Agur-festan emango ditugu arratsaldeetako saio berriari buruzko xehetasun guztiak.