Mikel Elgezabalek Deba Xtreme sprint distantziako Triatloia irabazi du. Korrikako saioan erabaki du proba. Euskal zirkuituan jokatu direbi probak irabazi ditu beraz gernikarrak: Bermeo (sp) eta Debako hau. Bilboko Nazioarteko Triatloian (distantzia ertaina) jarria du gogoa, eta sasoiko dagoela onartu du. Gorka Bizkarrak eta Pello Osorok osatu dute podiuma.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa