Hossain Kaanachek irabazi du Mungiako Sprint Duatloia. Pello Osoro zoriondu du, lasterketaren %75a hark egin duela aitortuta; bizikletako tarte batean eroriko bat saihesteko errailetik irten delako deskalifikatu egin dute epaileek helmugan bigarren izan den Osoro. Kaanachek duatloietan lortu duen lehen garaipena da. Orain hiru hilabeterako Miamira doa arrebari ostalaritza negozioan esku bat botatzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa