Hiru Erregeen Mahaia
Futbola
Irene Paredes: 'Zubietara itzuli eta txapelketa irabazita oso pozik nago'
Gipuzkoa Elite Women Football Cup txapelketa jokatu da Zubietan lehendabiziko aldiz. Irene Paredes legazpiarra tarteko den Paris Saint Germain izan da txapeldun 4-1 Atletico Madril garaituta.
-
Artxiboko irudia
3:01 min
Paris Saint Germainek irabazi du Gipuzkoa Football Elite Cup-eko lehen edizioa. Europako talde garrantzitsuak ikusi ahal izan dira Zubietan. Irene Paredesek jokatzen duen PSG taldeaz gain, Fortuna Hjorring danimarkarrak, Espainiako Ligako irabazleak diren Atletico Madrilgo jokalariak, eta lehiaketa etxean hartu duen Reala. Talde gipuzkoarrak hirugarren amaitu du.