Hiru Erregeen Mahaia
Arrauna
Nadeth Agirre: 'Hasieratik oso mentalizatuta atera gara'
Oriok irabazi du Lekeitioko estropadan emakumezkoen proba.
-
artxiboko irudia
3:55 min
11 minutu eta 51 segunduko denborarekin Orio izan da Lekeitioko estropadan emakumezkoen probako irabazlea, Hondarribiari 22 segundu ateraz. Oriotarren patroiak, Nadeth Agirrek, esan du argi zutela hasieratik kontzentratuta ateratzea garrantzitsua izango zela. Hemendik bi astera hasiko da Euskotren Liga eta oriotarrak faboritoak diren arren, Agirrek ez ditu gainontzeko taldeak gutxiesten eta lan ona egin nahi dutela dio.