Hiru Erregeen Mahaia
arrauna
Ugaitz Mendizabal: 'Estropada ona egiteko beharra genuen eta egin dugu'
Orio nagusitu da KAE-2 ligako estropadan Bermeon, bigarren Getxok amaitu du eta hirugarren Castrok
-
artxiboko irudia
3:53 min
KAE-2 ligako estropadan Bermeon Orio izan da nagusi 20 minutu 43 segundo eta 86 ehuneneko denborarekin. Bigarren Getxok amaitu du ia 12 segundora eta hirugarren Castro izan da 17 segundora. Ugaitz Mendizabal, Orioko patroia pozik agertu da egindako lanarekin eta orokorrean denboraldi ederra osatzen ari direla nabarmendu nahi izan du. Garbi utzi du gaurko puntuak beharrezkoak zirela Castrori sailkapenean distantzia ateratzen jarraitzeko.