Hiru Erregeen Mahaia
surfa
Iñigo Urdinaga: 'ez dauka zentzurik Donostian holako proiektu bat gauzatzeak'
Donostiako Antondegi gunean olatu artifizialen azpiegitura bat egiteko proiektua dauka Wavegarden enpresak. Aste honetan, hainbat talde biltzen dituen ekimenak honen aurka dituen arrazoiak eman ditu.
-
ARTXIBOKO IRUDIA
11:01 min
Talde ekologistak, Antondegiko txorien babesaren aldekoak, bizilagunak, eta Gipuzkoako hondartza ezberdinetako surflari batzuk daude ohar hori sinatu dutenen artean. Surflarien ikuspegia ezagutu nahi izan dugu Hiru Erregeen Mahaia saioan. Euren arrazoien artean: inguruneari egin diezaiokeen kaltea, surfari ekarriko omen dion masifikazioa, edo trantsizio energetikoaren aurkakoa izatea agertzen dira.
Wavegarden enpresak erantzun egin die ohar bidez: bere burua energetikoki elikatuko lukeen zentroa litzateke, masifikaziorik eragingo ez lukeena, eta ez elitista. Honez gain, 21 puntuko idatzia kaleratu dute, hartuko lituzketen hainbat konpromezu bilduz.