Itxi

Hiru Erregeen Mahaia

Txirrindularitza

Igor Arrieta: "Pena izan da Carlos Rodriguezek itzulia ez irabazi izana, baina etapa ona egin du taldeak"

Etorkizuneko tourreko azken etapan Carlos Rodriguez espainiarra gailendu da, baina Johannessen norbegiarrarentzat izan da itzulia. Igor Arrieta 10.postuan helmugaratu da gaur Carlos taldekideari laguntzen aritu ostean

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia

Etorkizuneko tourreko azken etapan Carlos Rodriguez espainiarra gailendu da erakustaldia eman ostean. Sailkapen nagusian 2 minutu eta 18 segundora zuen Johannessen liderra. Gertu izan du elastiko horia, baina 7 segundoko aldearekin Johannessen norbegiarrarentzat izan da itzulia. Igor Arrieta 10. postuan helmugaratu da gaur Carlos taldekideari laguntzen aritu ostean.