Hitza Jolas
G Bertsolari Txapelketa
Beñat Gaztelumendi 'gogoa daukat txapelketan nire burua proban jartzeko'
Beñat Gaztelumendi lasai dago oraindik, baina motibatuta eta gogotsu aurtengo txapelketan berriz bertsotan asmatzeko. Gipuzkoako txapelduna azaroaren 2an hasiko da kantari Azkoitian.
-
Gipuzkoako txapelketaren aurkezpena Asteasun
14:50 min
Irailaren 14an, larunbatean, hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Oñatin, eta igandean bigarren Saioa Amasa-Villabonan. Hortik aurrera etorriko dira Ordizia, Zumaia, Zumarraga-Urretxu, Elgoibar, Lasarte-Oria, Andoain, Irun, Eibar, Azpeitia, Azkoitia, Arrasate, Oiartzun, Tolosa eta Finala Donostian abenduaren 14an Illumben. Asteasun aurkeztu dute txapelketa, Pello Errota eta haren alaba Mikaela Elizegiren herrian. Beñat Gaztelumendi Gipuzkoako txapeldunak hitz egin du bertatik zuzenean. Txapelketaren zenbakiak: 48 bertsolari, 15 gai-jartzaile, 16 epaile eta idazkari, 3 hilabetetan 16 saio jokatuko dira.