Itxi

Ilargipean

Ilargipean

'Ezkondu bai ala ez' astearteko 'Ilargipean' saioan

O.S.

Euskadi Irratia

Ezkondu bai, edo ezkondu ez? Hori izango da gaurko eztabaida gunea. Aldekoak asko dira, kontrakoak ere bai.

Umea izateko, ekonomikoki komeni delako, etorkizunari begira onuragarria delako edo bikotea maite duzunaren adierazgarri nagusia delako. Horiek izan daitezke ezkontzeko gehien erabiltzen diren argudioak.

Ez ezkontzeko, berriz, ezkontzan ez sinestea, arau bat ez jarraitzea edo bikoteari mesede baino kalte gehiago egiten diola ezkontzak pentsatzea.

Gaur, Oianko Txoperena ekintzailearekin 'Ezkondu bai, ezkondu ez'.