Ilargipean
Ilargipean
Suizidioz astearteko 'Ilargipean' saioa
O.S.
Euskadi Irratia
Min eta egonezin asko eragiten dituen gai bati heldu behar diogu gaur 'Ilargipean' saioan. Suizidioa.
Hildakoen familia eta senitartekoan min gehien eragiten duen heriotza izango da suizidioa. Heriotz guztiek eragiten dute samina gertukoen artean, baina, bere buruaz beste egiten duenaren inguruan, aparteko ulertu-ezina eragiten du.
Patxi Izagirre psikologoarekin, suizidioa eta, batez ere, prebentzioa izango da hizpide gaurko 'Ilargipean'.