Ilargipean
Ilargipean
Alkoholismoaren beste biktimen inguruan osteguneko 'Ilargipean' saioan
O.S.
Euskadi Irratia
Alkoholismoaren beste biktimak ezagutuko ditugu gaur. Alkoholismoa jasaten dutenez gain, beraien ingurukoek ere asko sufritzen dutelako. 23:15tik aurrera Euskadi Irratian.
Gaurko saioan, gonbidatu nagusi izango dugun lagunak bere esperientzia kontatuko digu. Ama zuen alkoholikoa eta, 22 urte bete zituen arte, inorekin ez zuen horri buruz hitzik egin; ez aita ez lagun ez eta familiako beste inorekin.