Itxi

Ilargipean

Asteazkena

Dieten menpe bizitzeak zer dakarren, gaur, "Ilargipean" irratsaioan

Patxi Izagirre psikologoarekin dietak aztertuko ditugu; noiz edo noiz, uneren batean, ia denok egin izan dugu dietaren bat.

Udaren gertutasunarekin, eguraldi ona hasten denean eta bikinia edo bainu-jantzia janzteko garaia gerturatzen denean, dieta egiten hasten gara, sarritan gainera, dieta oso zorrotzak izan ohi dira askotan. Helburua, askotan, denbora gutxian pisu asko galtzea izaten da. Gai horri buruz mintzatuko dira gaur gauean, Euskadi Irratiko "Ilargipean" saioan, eta horretarako, Patxi Izagirre psikologoa izango dute lagun.