Ilargipean
Ilargipean
'Futbolak umezurtz utzi gaitu: Eta orain zer?' 'Ilargipean' saioan
O.S.
Euskadi Irratia
Liga amaitu da eta, orain, zer? Ze egin behar dugu asteburuetan? Zertaz hitz egin behar dugu? Asteazkenean 23:15etik aurrera Euskadi Irratian, Dani Arizalak aurkeztuta.
Eguraldiarekin batera, futbola izaten da hizpide nagusienetakoa eta, udan, hori izaten da batek baino gehiagok faltan botatzen dutena.
Baina futbola ez dugunean, zertaz hitz egiten dugu? Zer egiten dute futbolzale borrokatu horiek?
Patxi Izagirre psikologoarekin batera futbolik gabeko huts une horiek nola betetzen ditugun hitz egingo dugu.