Kirol Legez
ATHLETICEKO HAUTESKUNDEAK
Aldazabal: "Neurri zehatzak dituen benetako egitasmoa da gurea"
Iñaki Berastegi | EITB Media
Ricardo Barkalaren hautagaitzako kide Javier Aldazabal izan da gaur Kirol Legez saioan.
-
Ricardo Barkalaren taldea. Artxiboko Irudia
7:21 min
Ostiralean egingo dira Athleticeko presidente izateko hauteskundeak. Horren harira, Javier Aldazabal Ricardo Barkalaren hautagaitzako kidea "Kirol Legez" saioan izan da. Barkalak bihar jakinaraziko du nor den bere entrenatzailea. "Mediatikoa" baino, Athleticentzat "egokia" den entrenatzailea lotuta dute. Ramon Planes eta Ainhoa Tirapu izango lirateke kirol zuzendariak, eta beste bi hautagaiek esan bezala, Iraia Iturregik emakumezkoen lehen taldeko aulkian jarraituko luke.