Itxi

kultura.eus

Iragarpena

Tapia eta Leturia oholtza gainean ikusteko aukera izango da berriz ere

EITB Media

Joseba Tapiaren eta Xabier Leturiaren arabera, bikote gisa baino banda moduan ibiliko dira udan festaz festa.

  • Tapia eta Leturia

    Tapia eta Leturia

    6:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen ere ez ziren ofizialki joan, eta, beraz, ezin da esan itzuli egin direnik; edonola ere, aspaldiko partez, Tapia eta Leturia oholtzan ikusteko aukera izango da hemendik aurrera. Aristerrazun eskaini zuten emanaldia atzo eta, kontzertu gehiago emango dituzte hurrengo asteetan. Lehena, asteburu honetan bertan Aian, Iturriotzen.

Joseba Tapiak eta Xabier Leturiak "Kultur Leihoa"n argitu dute bikote gisa beharrean, banda zabalago batekin aritzekoa direla, eta udan betiko errepertorioa taularatuz festaz festa ibiltzeko kontratazioa zabalik daukatela. Aiako kontzertuaren ostean etorriko dira Elgoibar, Altsasu, Asteasu eta beste asko