Landaberri
Landaberri
Olibak biltzera joango gara eta esne sektoreari ere begiratuko diogu
Rivo de Moreta olioa egiten duen Iker Diez de Ceriorekin hitz egingo dugu, eta esne sektorean Europako PACaren erreformak eragingo dituen aldaketez ere arituko gara larunbatean.
Arabako Errioxara joango gara larunbateko programan. Oliba biltzen ari dira, eta Rivo de Moreta olioa egiten duen Iker Diez de Ceriorekin hitz egingo dugu. Euskal Herrian egiten den olioari buruz hitz egingo dugu harekin.
Bestalde, esne sektoreari ere begiratuko diogu. Europan onartu berri den PACaren erreformak aldaketa sakonak aurreikusten ditu esne sektorean. Besteak beste, esne kuota sistema desagertu egingo da. Sektoreko 100 bat eragile Kursaal jauregian bildu dira aste honetan, eta bertan esandakoen gainean ere arituko gara larunbateko programan.