Itxi

Landaberri

Landaberri

Santa Luzia Orozkon eta trufak Orisoain, biak izango ditugu hizpide

Terreña arrazako Euskadiko VI.Txapelketa egingo da Orozkon, eta Orisoain, txakurren eta txerrien bidez trufak bilatzen erakutsiko digute.

Santa Luzia azoka ospatuko da Orozkon. Bertan, Terreña arrazako Euskadiko VI.Txapelketa egingo da. 71 abelburu baino gehiago egongo dira bertan. Ganaduzaleen hitzorduaren osagarri, gastronomia Astea ere antolatu dute. Eusko Labeldun terreña arrazako okelarekin menu bereziak prestatuko dituzte Orozkoko 4 jatetxek.

Orisoainen bestalde, boilurra edo trufa azoka ospatuko dute igandean. txakurren eta txerrien bidez boilurra edo trufa zelan bilatzen den erakutsiko dute besteak beste.