Landaberri
Landaberri
'8 euskal baserri' ekitaldia eta antxoaren kosteraren amaiera, hizpide
ENBA nekazarien sindikatuak aurkeztu berri duen udako ekitaldia aurkeztuko dugu larunbateko saioan, eta Madrilgo Gobernuaren aginduz amaitu den antxoaren kosteraz arituko gara, bederatzietan hasita.
Larunbatean, ENBA nekazarien sindikatuak aurkeztu berri duen udako ekitaldia, '8 euskal baserri', aurkeztuko dugu. 8 baserritan 8 familiak euren etxeetako ateak zabalduko dituzte, euskal gizarteak gaur egungo nekazaritzaren egoera hobeto ezagutu dezan, eta "Landaberri" han egongo da.
Bestalde, antxoaren aurtengo kostera amaitu da Kantauri itsasoan, Madrilgo Gobernuak hala erabakita, baina arrantzaleak kexu dira, oraindik 500 tona harrapatzeko eskubidea dutelako. Datorren urteko kuotari gehitzeko eskatu diote Madrili.