Itxi

Landaberri

Landaberri

Emakume nekazarien estatutuaz eta antxoa kuotaz hitz egingo dugu

Nekazaritza arloan emakumeek jasaten duten diskriminazioari aurre egiteko egin duten estatutuaz hitz egingo dugu, eta antxoa kuota igotzearen proposamena ere izango dugu hizpide.

Nekazaritza arloan emakumeek jasaten duten diskriminazioari aurre egiteko, emakume nekazarien estatutua osatu du Jaurlaritzak hainbat erekunderekin batera. Besteak beste, nekazaritzako ustiapenen titulartasun partekatua sustatzeko neurriak jasotzen ditu estatutuak.

Bestalde, antxoa kuota % 18 igotzea proposatu du aste honetan Europako Batzordeak. Ondorioz, datorren urtean 20.100 tona arrantzatu ahalko dira Bizkaiko golkoan.