Itxi

Landaberri

Landaberri

Erronkari jatorri izendapena, azokak eta Errekondo hizpide larunbatea

Asteburu honetan, neguko ordutegira itzuliko gara Landaberrin. Larunbatean, gGoizeko bederatzietatik hamarrak bitarte izango gaituzue zuekin.

Larunbateko Landaberrin Erronkari jatorri izendapenari buruz hitz egingo dugu. Badirudi, Assaf arrazako ardien esnea erabiltzearen asmoari uko egingo diotela. Bestalde, azokara ere joango gara, aspaldiko partez, Durango, Tolosa eta Ordiziako azoken berri izango dugu. Eta noski, Jakoba Errekondoren tarteak iraupen zabalagoa izango du!