Itxi

Landaberri

Landaberri

Esnea izango dute hizpide larunbatean 'Landaberri' saioan

Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) 11 enpresa zigortu ditu esnearen salneurria elkarren artean hitzartzeagatik. Esne ekoizle batekin hitz egingo du Onintza Segurolak.

Esnea izango dute hizpide larunbat honetan 'Landaberri' saioan, 09:00etatik aurrera. Izan ere, Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) 11 enpresa zigortu ditu esnearen salneurria elkarren artean hitzartzeagatik eta merkatua banatzeagatik. Horren ondorioz, esne ekoizleak erabat harrapatuta eduki dituzte azken hamarkadan.

Horren aurrean, 88’2 milioi euroko isuna ezarri die 11 enpresa horiei Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak.

Esne ekoizle batekin hitz egingo dugu larunbateko 'Landaberri' saioan horri buruz.