Itxi

Landaberri

Larunbatean

Nafarroako neguko barazkiak eta lurzoruaren osasuna, 'Landaberri'n

A.A.

EiTB

Alex Mugika jatetxeko somelierrarekin eta Neikerreko ikerlari batekin egongo dira.

Neguko barazkiak lurretik plateretara eramango dituzte Nafarroan Inverna kanpainan. Barazki horiek ekarriko ditu 'Landaberri'ra Arantxa Sagastibeltzak, Alex Mugika jatetxeko somelierrak.

Bestalde, lurzoruaren osasunaz arituko dira Lur Epelde Neikerreko ikerlariarekin. Lurraren gaixotasuna, diagnostikoa, terapia eta sendaketa zertan datzan kontatuko du.

Horrez gainera, Tolosako Babarrunak, Gabiriko Errezil Sagarrak, Jakoba Errekondo, Pello Zabala eta entzuleen ekarpenak.