Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
'Platero eta biok', maitasun testigantza ederrari, toki berezia
Juan Ramon Jimenezen lanak 100 urte ditu aurten; larunbat gauean, naturari, bizitzari eta giza idealari buruzko maitasun testigantza eder honi leku berezia egingo diogu Lizardiren Baratzean.
Platero eta biok, Juan Ramon Jimenezen lana, da Biblia, On Kixote eta Printze Txikia lanen ondotik munduan gehien itzuli eta hedatu den liburua. Platero y yo lana (jatorrizkoa, gaztelaniaz) 1914ko abenduan kaleratu zuten. Beraz, 2014an 100 urte beteko dira Juan Ramon Jimenezen lanik ospetsuenak lehen argia ikusi zuenetik. Mendeurren hori dela eta, naturari, bizitzari eta giza idealei buruzko maitasun testigantza eder horri toki berezia egingo diogu Lizardiren Baratzean, larunbat gauean.