Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
Etxepare Rap
Lehen saioa Zarauzko Arranoan egin zuten eta aste honetako programan han batutakoak eskainiko dizkizuegu.
Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae liburua euskaraz argitaratutako lehena, 1545en hain zuzen. Lehen liburu horretako hitzaurrea rap doinuen erritmora plazaratu zuen Imanol Epeldek interneten. Harez geroztik Axular, Oihenart, Bilintx, Txirrita, Jon Mirande, Itxaro Borda edota Bernardo Atxagaren hitzak musikatu ditu, egun hauetan oholtza gainean aurkezten ari den ‘Etxepare Rap’ proiektu berriaren zuzeneko emanaldietarako.
Lehen saioa maiatzaren 8an izan zen, Zarauzko Arranoan. Han egin zuen Epeldek aurreneko aurkezpena, eta hangoak jaso genituen Lizardiren Baratzean eskaintzeko.