Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
Galizierazko Letren Baratza
Urtero, maiatzaren 17an, Galizierazko Letren Eguna ospatzen da Galiziako literaturak eman dituen idazleak omendu eta galiziar literaturaren ardatzetako bat argitaratu zeneko eguna gogoratzeko.
Aurtengo Galizierazko Letren Egunean Xose Maria Diaz Castro idazlea eta itzultzailea omendu dute, bere jaiotzaren mendeurrena dela eta.
1961ean Galiziako literaturan oso garrantzia handia duen Nimbos liburu argitaratu zuen Diaz Castrok. Liburu hori euskarara itzuliko dute, eta galiziar idazleak Urretxurekin zuen lotura kontuan hartuta, euskarazko itzulpena Urretxun bertan aurkeztuko dute. Euskaratze lanaz Gerardo Markuleta poeta arduratuko da, eta Elkarrek argitaratuko du datozen hilabeteetan.