Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
Bernardo Atxaga, Lizardiren Baratzean
Larunbat honetan, denboraldi amaierako argiak piztu egingo dira baratzean. Baina ez daude malkoen aginduetara jartzeko prest. Alderantziz, udako lehen ilargi izpiak dituzte begietan.
Eta arrazoi handi bat pozaren azpian zabaltzeko: Bernardo Atxaga in person etorriko da Lizardiz galdezka.
Euskal poetarik handienetakoa den Atxagaren solasaldiarekin eta egileak berak zuzenean irakurriko dituen haren poema esanguratsuenekin osatuko dute Lizardiren Baratzean urteko gaurik motzena izango dena.