Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Nola belztu zehar zuria

Imanol Ubeda kantaria eta Oier Guillan poeta arituko zaizkigu astearteko "Lizardiren Baratzean", proiektu berri horren nondik norakoen ingurukoak kontatzen, 22:00etatik aurrera.

Joxan Artzeren poesian oinarritutako kontzertu-errezitaldia sortu dute Bide Ertzean taldekoek eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillanek eta Asier Sarasolak. Alde batetik, Oier Guillanek eta Asier Sarasolak Artzeren hogei bat poema errezitatzen dituzte, eta bestetik, Bide Ertzean taldeak zazpi kanta berri sortu ditu Artzeren olerkiekin.

"Nola belztu behar zuria" emanaldia Usurbilen estreinatu zuten, eta aurtengo "Poesia orduak" ekimeneko egitaraua osatu du.

Imanol Ubeda kantariak eta Oier Guillan poetak arituko zaizkigu proiektu berri horren nondik norakoen inguruan.