Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Nevadako magia Baratzeko desertuan, gaur, 22:00etan

Bernardo Atxagak Euskadi Literatura Saria eta Espainiako Kritikaren Saria irabazi ditu 'Nevadako egunak' lanarekin; aztergai izango dugu 'Lizardiren Baratzean'. Eta Galeuscari buruz ere arituko gara.

Bernardo Atxagak irabazi du Euskadi Literatura Saria, euskarazko narratibaren alorrean, Nevadako egunak lanarekin. Idazle asteasuarrak 2013ko abenduan kaleratu zuen Nevadako egunak liburua, Pamiela argitaletxearen eskutik. Apirilean, Espainiako Kritikaren Saria irabazi zuen horrekin, euskarazko narratibaren alorrean.

Eta GALEUSCAri buruz egingo du berba Jasone Osorok, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak, Literak patioan atal berrian.

Gaur, 22:00etatik aurrera, 'Lizardiren Baratza' saioan.