Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
Ramiro Pinillaren itsas baratza, ostegunean Lizardiren Baratzean
Abenduaren 25ean, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, Lizardiren Baratzak leku berezia eskainiko dio Ramiro Pinillar.
Bilbon jaio zen Ramiro Pinilla, 1923an, baina Bilbokoa adina da Getxoko Andra Mari auzokoa. Batetik, auzo horretako Arrune (jatorriz Arrigunaga) baserrian eman zituelako haur izan zen garaiko udak. Bestetik, eta batez ere, udako egonaldi horiek finkatu zutelako, oso neurri handian, bere nortasuna eta munduari buruzko bere ikuspegia. Ramiro Pinilla idazle getxotarra 91 urte zituela zendu zen.
1961ean, Las ciegas hormigas eleberriarekin egin zen ezagun eta Nadal Saria eta Kritikaren Saria eskuratu zituen. Seno liburuarekin 1971ko Planeta Sarian finalista izan ondoren, haren ibilbidea ohiko literatur zirkuituetatik at garatu zuen Ramiro Pinillak. Bere argitaletxea sortu eta liburuak bere kasa saltzeraino iritsi zen. 2004tik aurrera, Verdes valles, colinas rojas trilogiaren bidez gaztelaniazko literatur saririk garrantzitsuenetako batzuk irabazi zituen. 2005ean, eleberriaren Euskadi Saria jaso zuen lehen aldiz, eta hurrengo urtean Espainiako Kritikaren Saria eta Espainiako Narratibaren Saria eskuratu zituen.
Abenduaren 25ean, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, Lizardiren Baratzak leku berezia eskainiko dio Ramiro Pinillar.