Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

'Altxor Uhartea', gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean'

Koldo Mitxelena Kulturguneak 'Berrirakurtzen' zikloa antolatu du aurten Memory Dump kolektiboarekin batera. Mikel Pagadik Stevensonen 'Altxor Uhartea' aukeratu du 'berrirakurtzeko'.

Daniel Defoe, Emilio Salgari eta Herman Melville, besteak beste, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetakoak dira. Baina abentura nobelen artean ederrena, beharbada, Altxor Uhartea da, Robert Louis Stevensonek mundu osoan ezagutarazi zuen abentura ia perfektua.

Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, Koldo Mitxelena Kulturguneak Memory Dump kolektiboarekin batera antolatu du aurten ‘Berrirakurtzen’ zikloa. Urtarrilaren 29an hasi zen eta ekainaren 18an amaituko da.

Mikel Pagadizabal Pagadik Stevensonen Altxor Uhartea aukeratu, berrirakurri eta liburu horrek zergatik markatu duen azaldu du ‘Berrirakurtzen’ zikloaren baitan.

Pagadi irakurle ‘pirata’ etorriko zaigu gaur, 22:00etan, Lizardiren uhartera, abenturazko literaturaren altxor hori eskuen artean hartzeko arrazoi zerrenda ematera.