Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Erlijiozko poesia, gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean'

Poesiaren transzendentziaren iragazkitik igarota, Pazko Asteak kristauontzat duen esanahi bereziari erreparatuko diote 'Lizardiren Baratzean' gaur gauean, 22:00etan.

Hainbat dira erlijiosoak ez diren bizitzaren zentzuak, baina bizitzaren zentzuari buruzko galderen erantzunetako bat da erlijioa. Bizitzaren zentzuari buruzko galderari ematen zaion erantzunetako bat da Jainkoa.

Erromantizismo garaitik datorkigun sinestearen arabera, poesia da Jainkoarekin eta izakiekin hitz egiteko modu bakarra. “Zein ederra dan olerkaritza otoi bihurtzen danean!”, idatzi zuen Salbatore Mitxelenak bere poema ezagunean.

Poesiaren transzendentziaren filtrotik igarota, Pazko Asteak kristauontzat duen esanahi bereziari erreparatuko diote 'Lizardiren Baratzean', gaur gauean, 22:00etan.

Eta Antonio Casado da Rochak “Poesia eta Medikuntza” saileko 3. atala eskainiko du.