Lizardiren Baratza
Lizardiren Baratza
Mugimenduaren poetika gaur 22:00etan 'Lizardiren Baratzean'
Txirrindularitzaren metafora bizitzaren gorabeherak azaltzeko erabil daiteke. Gaur bizikleta gainean iritsiko da poesia 'Lizardiren Baratza' saioko belodromora, 22:00etan.
Txirrindularitza kirola da, eta kirola den neurrian, lehia den neurrian, gizatasunari lotuta dago. Beraz, literatur gaia da, baita historia-gaia ere. Eta poesia-gaia ere bai. Txirrindularitzaren metafora bizitzaren gorabeherak azaltzeko erabil daiteke. Bizitzaren metafora dakar txirrindulariak bizikleta gainean.
Gaur bizikleta gainean iritsiko da poesia 'Lizardiren Baratza' saioko belodromora, 22:00etan.