Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Laba lur bihurtzen, gaur, 22:00etan, 'Lizardiren Baratzean'

Antonio Casado da Rochak eta Oier Guillanek 'Laba/lurra, poema berriak eta hautatuak' errezitaldia egin dute, Literaktum jardunaldien barruan, eta gaur programan aztertuko du Jose Luis Padronek.

Irakurraldian, Antonio Casadoren Esku eskerraz eta Oier Guillanen Eskuen sustraiak eta Elkartasun basatia liburuetako poemak entzuteko parada izan bada ere, emanaldiaren oinarrian Casado da Rocharen bigarren poesia liburua dago, Islandiera ikasten (Utriusque Vasconiae, 2014).

Laba lur bihurtu aurreko tartean dagoen prozesu hori aztertuko dute gaur gauean, 22:00etan, 'Lizardiren Baratza' saioko sumenditik.