Itxi

Lizardiren Baratza

Lizardiren Baratza

Anforak: ardoa, errautsak eta odola, gaur 'Lizardiren Baratzean'

Gaur, 22:00etan, Atxagak Zarauzko Garoa liburu-dendara eraman zituen hiru poema berriak lehenengo aldiz 'Lizardiren Baratzean', Jose Luis Padronen eskutik.

Literaturiaren aurre-ekitaldian izan zen Bernardo Atxaga idazle eta poeta, Zarauzko Garoa liburu-dendan. Poema errezital berezia eskaini zuen, giro ezin hobean. Eta tantaka plazaratzen dituen poema berrien artean, hiru ekarri zituen Atxagak liburu-dendako leku bildura. Gaur, 'Lizardiren Baratzean', horiek emango dituzte lehenengo aldiz.

Horrez gain, aurtengo Literaturia Euskal Letren Plazak hartuko dituen gai eta ardatz nagusiak azalduko ditu antolatzaileetako batek, Ana Galarragak.

Antonio Casado da Rochak "Poesia eta Medikuntza" saileko bosgarren atala prestatu du gaur eskaintzeko. Jasone Osoro EIEko lehendakariak Nekatoeneako egonaldirako aurtengo idazle hautatuaren izena emango du. Eta Juan Ramon Makuso poetak Durangoko Poesia eta Pentsamendua jardunaldi literarioak ekarriko ditu gogora. Hori guztia, gaur gauean, 22:00etatik aurrera.