Carlos Urkijo, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, helegitea jarri zion Irurako udalari, Udalbiltzari urtero egiten dion aportazio ekonomikoagatik. Helegitea epez kanpo jarri zuen, akordioari buruzko agiria euskara hutsean zegoelako. Orain ordea, Donostiako epaitegiko hirugarren aretoak arrazoia eman dio udalari. Guk alkatearekin, Ainhoa Ugalderekin hitz egin dugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa