Mezularia
Hirugarren sektore soziala
'Hirugarren Sektore Sozialaren legea gure aldarrikapena izan da'
Pablo Moratalla Sareen Sarea Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinakundeko bozeramailea izan da Mezularian
-
21:43 min
Eusko Legebiltzarrak gaur onartu du Hirugarren Sektore Sozialaren legea. Legearekin gustura daude Gobernuz Kanpoko Erakundeak.
Pablo Moratalla erakunde horien koordinazio ordezkariak esan du, legea egiteko prozesuan parte hartu dutela, eta beraien eskari gehienak jasotzen dituela.
Aitor Urkidi eta Maria Solana solaskideek erakunde hauek egiten duten lana goraipatu dute. Solanak adierazi du Nafarroan antzeko legea egiteko asmoa dutela.