Mezularia
Euskara
Paul Bilbao: 'Nafarroan, euskararen arloan ez da aldaketarik gauzatu'
Kontseiluak manifestazioa deitu du Iruñean ekainaren 4rako.
-
Nafarroako sindikatoak
6:52 min



Paul Bilbao Kontseiluaren idazkari nagusiak 'Mezularia'n esan du, Nafarroan euskarari bide emateko hizkuntza politika ausarta egin behar duela Gobernuak. Kontseilua, bere aldetik, bide horretan babesa emateko prest dagoela azaldu du Bilbaok.
Azken urtean Nafarroan urratsak eman direla, baina benetako aldaketa ez dela gauzatu adierazi du 'Mezularia'n. Bilbaoren esanetan, Nafarroako Gobernuak "benetako aldaketa" egin nahi badu, badauka horretan lagunduko dion herri masa.
Gaur, Nafarroako ELA, LAB, Steilas, EHNE, ESK, CGT eta Hiru sindikatuek ekainaren 4rako manifestazioarekin bat egin dute.