Mezularia
Mezularia
Goio Olariaga:"Venezuelan aldaketa etorriko da, baina oraindik ez"
Gabiriarrak 36 urte daramatza Venezuelan, hango egoeraren berri eman digu
-
8:33 min
Venezuelan bizi den egoeraz aritu da Goio Olariaga Mezularian. Bere esanetan aldaketa etorriko da herrialdera, baina oraindik ez du horretarako aukerarik ikusten. Gaur egungo egoera diktadurarekin parekatu du.
Azukre kilo bat erosteko 5-6 orduan zain egon beharra izaten dutela kontatu du. Argindarrarekin ere arazo handiak dituzte eta botikak ere falta omen dira.
Olariaga Tinaquillo hirian bizi da. Caracas hiriburutik 2 ordura. Hiriburutik kanpo egoera ezberdina dela adierazi du.